Ordiziako historia argazkietan bildu nahi dute 750. urteurrenagatik
Memoria historikoa osatzea da argazkiak biltzearen helburua. Argazki zaharren artxiboa osatzeko herritarren laguntza eskatu du Ordiziako UdalakOrdizia bere sorreraren 750. urteurreneko prestaketekin hasi da, izan ere, 2018an ospatuko baita efemeride g...
Memoria historikoa osatzea da argazkiak biltzearen helburua. Argazki zaharren artxiboa osatzeko herritarren laguntza eskatu du Ordiziako Udalak
Ordizia bere sorreraren 750. urteurreneko prestaketekin hasi da, izan ere, 2018an ospatuko baita efemeride garrantzitsu hori. Horren inguruan antolatutako ekintzetako bat, udalerriko eta ordiziarren argazki zaharrak biltzea izango da. Astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa du Ordiziako Udalak eta hiribilduaren memoria historikoa osatzea izango da funtsa.Helburu hori arrakastaz lortzeko herritarren laguntza izatea ezinbestekoa izango da. Hori dela eta, une honetatik aurrera herritarrei dei egiten diete, ekimenean parte hartzera.
Horrela bada, argazki zaharren artxiboa osatzeko argazki baliagarriren bat duten pertsonek, eskaneatuta bidali beharko dute kultura@ordizia.eus epostara edo Barrena kultur etxera eraman dezakete eta bertan kopia bat egingo diete. Ahal bada, irudian azaltzen diren toki edo pertsonei buruzko informazioa, data eta gertaerari buruzko informazioa bidaltzea eskertuko dute.