37 urtez Segurako erlojurik handiena zaintzen
Gaurko egunez 1980. urteko urtarrilaren 19an hasi zen Laureano Telleria Segurako elizaren kanpandorreko erlojuaren zainketa lanetan.Berak esanda dakigu, erloju horren jabegotza udalarena dela, alegia, herriak ordaindu eta jarritakoa dela.Ikusten ez den...
Gaurko egunez 1980. urteko urtarrilaren 19an hasi zen Laureano Telleria Segurako elizaren kanpandorreko erlojuaren zainketa lanetan.
Berak esanda dakigu, erloju horren jabegotza udalarena dela, alegia, herriak ordaindu eta jarritakoa dela.
Ikusten ez den eguneroko lana eta ardura du lan horrek. Erlojua gelditzen denean bakarrik gogoratzen gara Laureanorekin, nabarmen aipatzen da orduan Laureano dela arduraduna. Bitartean inor ez gara ohartzen egindakoaz eta inor gutxik eskertzen du bere lana.
37 urtetan astero 2 edo 3 aldiro kanpandorrera igotzen da bera. 162 eskailera igotzeko eta beste hainbeste jeixteko. 120 igoaldi urtean guztira, beraz 4.400 igoaldi eginak ba ditu gutxienez, 1.425.600 eskailera igo eta jeitxi ditu, gutxienez.
Langilegoak ondo badakigu, erretiroa kobratzeko baldintzetako bat dela, gutxienez 37 urte ko zerbitzua eta 65 urte beteak izatea. Bi baldintza hauek ondo beteak ditu gure Laureanok, eta ‘errelebo kontratua’ ordezko bati sinatzeko prest omen legoke. Eta seguru gaude pozik erakutsiko liokeela bere jakinduria aberatsa.
Egun baten atzerapenarekin, herriko lagun talde baten partetik, zorionak eta eskerrik asko Laureano.