Yasmina Rezaren obraren bertsioa aurkeztuko du Txalo taldeak,. Mikel Losada, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta dira, Garmendiarekin, aktoreak. Gaur 22:30ean da, antzokian
Orain urtebete Jose Ramon Soroiz legorretarra antzezle zuen
Heroiak antzerkia ekarri ondoren, aurten Zaldibiako aktore batek parte hartzen duen
Jainko basatia antzezlanaren emanaldia antolatu du Zaldibiako Udalak. Gaur 22:30ean izango da, antzokian. Sarrera 10 euro da.
Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) da errepartoko lau aktoreetako bat. Arte eszenikoen arloan sona eta ibilbide handia duten Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta eta Mikel Losada dira besteak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Txalo konpainiak ekoitzia, Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren
Le dieu du carnage obraren (2007) moldaketa da
Jainko basatia. Komedia dramatikoaren sailekoa, bi senar-emazte bikote elkartuko dira, euren seme-alaben arteko liskarra konpondu nahian. Giza-legez eta edukazioz hasitako bilera, ordea, katramilatu egingo da, bakoitzaren etsipenak eta ezinak agerraraziz.
Ordu eta erdiko iraupena
Jainko basatia antzezlanak 90 minutuko iraupena dauka. Aitziber Garmendiak Ane pertsonaiaren papera egingo du, eta Alex (Mikel Losada) du obran senarra, arrakasta handiko abokatua. Manu (Andoni Agirregomezkorta) eta Veronica (Tessa Andonegi) dira laukotearen beste aldea, pertsonaren izaeraren erpin asko gorpuztuko dituztenak.