Ataunen agurtu dute txirrindulari izandako Jaxinto Urrestarazu
Herenegun iluntzean egin zuten Ataun San Martinen Jaxinto Urrestarazu Munduate txirrindulari izandako ataundarraren hileta elizkizuna. Asteartean hil zen, 79 urterekin.Ataunen jaioa 1936ko irailaren 9an, ziklista profesional 1957tik 1965era izan zen. I...
Ataunen jaioa 1936ko irailaren 9an, ziklista profesional 1957tik 1965era izan zen. Irungo Real Union taldean hasi zen. Mobylette-GAC Caobania, Boxing Ciclo Club, Brandy Majestad eta Garsa taldeetan segi zuen gero, 1961era arte. Kas ekipo ahaltsuan bi urtean korritu zuen. Inuri eta Olsa taldeetan egin zituen ziklismoko azkeneko bi urteak.
Andaluziako Itzulian 6 etapa irabazia zen, hiru urtetan. Getxoko Zirkuitua (1960), Bilboko Gerrikoa (1962) eta Kataluniako Itzuliko etapa bat Andorran ere (1964) irabazi zituen. 9 garaipen pilatu zituen, profesionaletan. 1965eko Espainiako Itzulian ere izan zen, baina utzi egin zuen.
Bi anaia txirrinduan
Jaxintoren anaia zaharrago Joxe Urrestarazu ere (Ataun, 1934) profesionaletan ibili zen, 1957tik 1969ra. Talde berberetan ibili ziren bi anaiak, nahiz eta Jose Kasera lehenago iritsi zen (1960), hiru denboraldi egiteko. Jaxinto taxi gidari izan zen, gero.