Zerain, Koreako telebistan
Koreako KBS telebista katekoak Goierrin izan ziren pasa den irailean, landa eremuen inguruko erreportaje bat egiten. Bisita hartan, Zeraingo herria ezagutu zuten; besteak beste, Oiharte sagardotegian, Aizpeako meategietan eta Javier Muñoa gaztagilearekin izan dira, besteak beste. Eta erreportajea, airetik hartutako irudi ikusgarriekin osatu dute.