Korrika antolatzeko bilera egingo dute bihar Zerainen
ZERAIN // Korrika antolatzeko bilerak egiten ari dira herriz herri, eta bihar, Zerainen txanda izango da. 20. Korrikaren nondik norakoak azaldu eta egin daitezkeen bestelako ekitaldiak aztertuko dituzte. 19:00etan bilduko dira, Kultur Etxean.