Etxezarretak hartuko du alkate kargua Aiestak dimititu ondoren
Ezkioko Udaleko azken osoko bilkuran dimisioa eman du Aiestak. Zumarragak eta Mendigurenek zinegotzi karguak hartu dituzte Itsasoko desanexioaren ondorenGarikoitz Aiesta Ezkioko alka-teak dimisioa eman zuen herenegun arratsaldeko osoko bilkuran. Bide b...
Ezkioko Udaleko azken osoko bilkuran dimisioa eman du Aiestak. Zumarragak eta Mendigurenek zinegotzi karguak hartu dituzte Itsasoko desanexioaren ondoren
Garikoitz Aiesta Ezkioko alka-teak dimisioa eman zuen herenegun arratsaldeko osoko bilkuran. Bide batez, Joseba Etxezarretak alkate kargua hartuko duela iragarri zuten eta Iñaki Mendigurenek zein Jose Maria Zumarragak zinegotzi karguak hartu zituzten Itsasoren eta Ezkioren desanexioaren ostean.Zinegotzi kargua hartu zuten Mendigurenek eta Zumarragak eta osoko bilkuraren gai zerrendari jarraiki, Ezkioko kirol kantxa berria Artzamendi enpresari esleitzea onartu zuten udalbatzarkideek aho batez. Jarraian, Aiestak «prozesu luzearen ondoren» alkatetza utziko zuela adierazi zuen eta galdera-erantzunetan hitza hartu zuen kargu uz- tearen arrazoiak emateko, esker ona luzatzeko eta Ezkioko zein Ezkio-Itsasoko alkate izatea beretzat «ohorea» izan dela adierazteko.
Aiestak bere udal politika ibilbidearen amaiera zela esan, eta kargua uzteko arrazoi nagusia eman zuen: «Ez da erraza norberaren arlo pertsonal eta profesionalak udal batek eskatzen dituen ardurekin gauzagarri izatea. Saiatu naiz, baina, nire kasuan ez da posible izan».
Atzera eta aurrera begira
2011ko maiatzean hasi zen Aiestaren udal jarduna, hasieran zerbitzu zinegotzi izan zen eta 2012ko urritik herenegunera arte alkate lanetan aritu da. Kargua Tomas Etxanizen eskutik hartu zuen, «bera izan nuen, gainera, lehen ikasgai ahaltsuenak eman zizkidana eta bidea ireki zidana ere».
Atzera begirakoa egin zuen Aiestak eta hartutako ardurak ahal bezain ondo bete dituela esan ere, «ez nuen denean asmatuko, baina garbi izan Ezkio-Itsasoren alde, ezkiotarren eta itsasoarren interes orokorra izan dudala beti ardatz eta helburu».
Urteotan egindakoen zerrenda luzea aipatu zuen Aiestak eta herri txikiak balioetsi zituen bere hizketaldian, «herri txikirik gabe eta dago Gipuzkoarik, ez dago Euskal Herririk, ez dago mundurik». Aiestak, bide batez, dedikazioaren aldarria egin zuen, «herri txikietako kudeatzaileek, ez hain txikietan egin ohi den gisan, dedikazioa behar dute. Gurean gehienean musu truk eta lan gogor bat burutzen dugu. Dedikazio horrek onespena behar du eta liberazioa da horretarako bidea. Nik garbi daukat».
Eskerrak eman zituen, lehenik eta behin herritarrei eta senideei ere; tartean udal langileak, teknikariak, prentsa eta abar aipatu zituen. Aiestak amaitu ondoren, Etxezarretak hitza hartu zuen eta, besteak beste, «udalbatza guztiaren izenean ohore bat izan da zurekin lan egitea» esan zion.
Litekeena da datorren asteazkenean udalbatza berriro biltzea Etxezarreta alkate izendatzeko.