Agur esan diote San Blasi
Trokan Behera taldeko Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoak irabazi dute goitibehera txapelketa. Datorren astean egingo dute festen balorazio bileraAmaitu dira dagoeneko Idiazabalen aurtengo San Blas jaiak eta igo dute berriz ere Axaria, datorren u...
Trokan Behera taldeko Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoak irabazi dute goitibehera txapelketa. Datorren astean egingo dute festen balorazio bilera
Amaitu dira dagoeneko Idiazabalen aurtengo San Blas jaiak eta igo dute berriz ere Axaria, datorren urtera arte. Guztien gozamenerako jai programa bete-betea izan dute asteburu osoan zehar idiazabaldarrek: Eltziegoko lagunen bisita, kontzertuak, pilota partidak, goitibehera txapelketa edota herri kirolak. Igandean, 20:30ean Axariaren igoerarekin amaitu dira aurtengo San Blasak.Goitibeherak
Larunbatean, 14.30ean eman zioten hasiera Gaztetxeak antolatutako Idiazabalgo XVII. goitibehera txapelketari. Euskal herriko Inertzia Kirolen federazioak antolatzen duen Euskal Ligako egutegiko aurreneko lasterketa da Idiazabalgoa.
Toki desberdinetatik gerturaturako parte hartzaileak izan ziren, 39 guztira. Bi jaitsialdi egin behar izan zituzten eta bi saiakeren artean denbora onena lortu zuenak irabazi zuen. Aurtengo edizioan, Trokan Behera taldeko Ibai Zumalakarregik eta Ibai Ajuriagoikoak irabazi dute, neumatika kategoriako iazko Euskal Ligako txapeldunak
Arratsalde euritsua egin bazuen ere, parte hartzaileez gain, ikusle ugari gerturatu zen, goitiberen ikuskizuna gertutik ikustera. Mozorrotuta ere, kuadrilla bat baino gehiago bazegoen ikusleen artean. Izan ere, larunbatean, San Blas txiki egunean, mozorro eguna ere ospatzen baitute idiazabaldarrek.
Festak amaituta, datorren astean, egingo dute aurtengo San Blas jaietako balorazio bilera.