Elkartasunezko talo festan 1.436 euro bildu dituzte larunbatean. Bildutako dirua garapen bidean dagoen herrialderen bateko proiektu batera bideratuko da.
Elkartasunezko talo festa egin zuten Legorretan larunbatean. Antolakuntzak esandakoaren arabera «herritarren erantzuna oso ona izan zen, sekula baino hobea» eta 1.436 euro bildu ziren guztira, egun horretan saldutakoarekin; 362 talo bete eta 36 talo huts, hain zuzen.
Bestalde, gazta, irasagar eta intxaurren pisua Naiara Urrutiak asmatu zuen: gaztak 1,605 kilo zituen, iragasarrak 885 gramo eta 48 intxaur zeuden.
Talo festan bildutako dirua garapen bidean dagoen herrialderen bateko proiektu batera bideratuko da, eta udaberrian jarriko da martxan aukeraketa egiteko prozesua.