Kultura lantzeko mahaia sortuko du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Kultura indartzeko eta ekitaldiak antolatzeko, Olaberriko Udalak arloko lantaldea eratuko du. Urtean lau batzar egitea da asmoa, eta bakoitzean gai jakinak lantzea. Lehenengo bilera astelehenean da, 18:30ean, Ikasgelan. Inauteria, kultur a...
OLABERRIA // Kultura indartzeko eta ekitaldiak antolatzeko, Olaberriko Udalak arloko lantaldea eratuko du. Urtean lau batzar egitea da asmoa, eta bakoitzean gai jakinak lantzea. Lehenengo bilera astelehenean da, 18:30ean, Ikasgelan. Inauteria, kultur astea eta Korrika dira mintzagaiak. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, udaletxean.