Antioko ermitaren irudi ikusgarria
Gipuzkoako ermitarik ederrenetakoa da Zumarragako Antioko ermita; ermiten katedrala ere deitu izan diote. Bere egurrezko egiturak egiten du berezi, eta makina bat bisitari jasotzen ditu urtero. Carlos Mediavilla argazkilariak ere, leku kuttuna du, eta askotan erabili izan du bere argazkietan. Oraingoan ordea, irudi benetan ikusgarria lortu du, bataiarria lehen planoan dela.