Epilepsia dutenak eta ez dutenak elkar ezagutzen
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak Idiazabalen grabatu du 'Elkar ezagutzen' epilepsia dutenak integratzen laguntzeko bideoa. Iker Irribarria eta Idiazabalgo hainbat haur dira istorioaren protagonistak. Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak, hezkuntza zentroetara ...
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak Idiazabalen grabatu du ‘Elkar ezagutzen’ epilepsia dutenak integratzen laguntzeko bideoa. Iker Irribarria eta Idiazabalgo hainbat haur dira istorioaren protagonistak.
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak, hezkuntza zentroetara zuzenduriko Elkar ezagutzen proiektua jarri zuen martxan iazko ikasturtean. Proiektu horren barruan, izenburu bera duen bi-deoa aurkeztu dute aste honetan Idiazabalgo udaletxean. Idiazabalgo Aita Iparragirre eskolan eta pilotalekuan grabatua izan da Elkar ezagutzen eta Iker Irribarria pilotariak parte hartzen du, Idiazabalgo hainbat gaztetxorekin batera.Epilepsia duten hainbat gaztetxok sufritutako diskriminazio kasuekin kezkatuta, «zerbait egin behar» zela pentsatu zuten Gipuzkoako Epilepsia Elkartetik. «Haur askoren gurasoak pasatu dira elkartetik beraien diskriminazio egoerak kontatuz» azaldu du Eluska Arrietak, elkarteko idazkariak. Horrez gain, «nerabeen egoera latzak ere entzun ditugu eta oraindik Gipuzkoako hezkuntza zentro askotan ez daude behar bezala prestatutako profesionalak» gehitu du.
Epilepsia izateagatik diskriminazioa jasan dutenen testigantza ezberdin horiek baliagarriak izan dira proiektua zertan oinarritu jakiteko. «Epilepsia duen batekin ez da ezberdin jokatu behar» adierazi du Arrietak. Egitasmoak epilepsia ezagutzera ematea eta gaixotasuna dutenek edota horien senideek dituzten premiei erantzutea ere bilatzen du.
Kasu erreala
Aurkeztu berri duten Elkar ezagutzen bideoa eskoletako ikas-leei zuzendutako proiektua da bereziki eta epilepsia dutenak integratzen laguntzea du helburu. Horretarako, istorio erreala izan daitekeena kontatzen da, Idiazabalgo hainbat gaztetxeoren eta Iker Irribarria pilotariaren laguntzarekin.
Epilepsiaren ezaugarri ezagunena konbultsioak badira ere, eritasuna mila modutara ager daiteke eta, gainera, organismo bakoitzak era diferentean erantzuten du. Batzuek absentzia krisiak izaten dituzte, eta hori da bideoan kontatzen den historiako protagonistari gertatzen zaiona. Joni, hain zuzen, eskolan dagoela eta irakaslea hitzegiten ari den bitartean.
Egoitza Goierrin
Gipuzkoa Epilepsia Elkarteak luzatutako datuen arabera, Gipuzkoan 7.000 pertsona inguruk dute epilepsia diagnostikatuta. Goierrin, «biztanleriaren %1ari diagnostikatu diote gaitza». Dagoen kasu kopurua ikusita batetik eta Goierriko eskualdean dagoen eskaria ikusita bestetik, udaberri honetan, psi- kologoa jarriko dute eskualdeko herri batetan, «Ordizian ziurrenik».
Psikologo zerbitzuaz gain, tailerrak martxan jartzeko asmoa ere badute. Behin zerbitzu hori abian jarrita, «hurrengo pausoa, elkartearen egoitza bat lortzea» izango da. Horrela, aurreran-tzean, Donostian duten egoitzaz gain, Gipuzkoan, bigarren egoitza bat izango dute.