Konposta egiteko etxolaren berri emango dute bihar
LEGORRETA // Konpostaren prozesua amaitzeko etxolaren funtzionamendua erakutsiko zaie Legorretako herritarrei, bihar. Herri baratzeak dauden eremuan etxola berri bat egin du Udalak eta horren berri emateko elkartuko dira bihar, etxola horretan bertan, ...
LEGORRETA // Konpostaren prozesua amaitzeko etxolaren funtzionamendua erakutsiko zaie Legorretako herritarrei, bihar. Herri baratzeak dauden eremuan etxola berri bat egin du Udalak eta horren berri emateko elkartuko dira bihar, etxola horretan bertan, 10:00etan. Konposta egiten duten herritarrei begira antolatu da hitzordua, baina interesa duten guztiek izango dute tokia.