Kalte ugari eragin ditu bart gaueko haizeteak

282934

Suhiltzaileak Beasainen gaur, etxebizitza bateko teilatuan solte gelditutako xaflak erretiratzen.

Azken hilabeteetako haizeterik handiena izan da bart gauekoa. 107,6 kilometro orduko ufadak neurtu dituzte Ordiziako meteorologia gunean. Hori izan da Goierrin neurtutako maximoa, goizeko 04:00etan hartutakoa. Zegaman, gauerdi aldera izan zuten haize boladarik gogorrena; 103,7 kilometro orduko abiadura neurtu zuten 00:30ean.

Errepidea oztopatzen zuen zuhaitz bat ebakita, Altzagan.

Errepidea oztopatzen zuen zuhaitz bat ebakita, Altzagan.

Haizeteak eraginda, kaleta ugari ere izan dira Goierriko errepideetan eta kaleetan. Urretxun esaterako, Gi-631 errepidea bat moztuta dago, zuhaitz bat erori eta gero. Beste hainbat tokitan ere izan dira antzeko eragozpenak, hala nola Idiazabalen edota Altzagan. Itsason berriz, Mandubiako gainetik gertu, lur jausia izan da Gi-2635 errepidean. Zaldibian ere kalte ugari eragin ditu haizeteak, zaldibia.org atariak zabaldu duenez.

Beasainen, teilatuko eta hormak estaltzeko xafla batzuk erori eta beste batzuk solte gelditu dira Nafarroa etorbideko eraikin batetik. Suhiltzaileak bertara joan dira, eta xaflak erretiratzeko lanean ari dira; bitartean, ingurua hesitu egin dute, segurtasun arrazoiengatik.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend