Euskal musika tresnen eskaria behera doa Doinua eskolan
Legazpiko musika eskolan batzar orokorra egin berri dute. Datozen erronken artean, eskola Agirre-Etxeberrira eramatea da azpimarragarriena. 358 bat ikasle dituUrteko asanblada orokorra egin dute Legazpiko Doinua musika eskolan. Iazko memoria eta kontue...
Legazpiko musika eskolan batzar orokorra egin berri dute. Datozen erronken artean, eskola Agirre-Etxeberrira eramatea da azpimarragarriena. 358 bat ikasle ditu
Urteko asanblada orokorra egin dute Legazpiko Doinua musika eskolan. Iazko memoria eta kontuen berri eman dute eta espezialitateen azterketa egin ere. Aitor Madina Doinuako zuzendariak musika tresna batzuen eskariak gora, eta beste batzuenak behera egin duela adierazi du, «euskal tresnetan beherakada sumatu dugu, akaso ez dira horren erakargarriak». Urtetik urtera eskaintza zabalduz doa eta perkusioak zein haize musika tresnek gero eta arrakasta gehiago daukate. 358 ikasle ditu.Madinak dioenez, «pena bat da euskal musika tresnen beherakada, ekintza askotan parte hartzeko ezinbestekoak direlako: dantza erakustaldiak, Gabonak, jaiak… Garai batean militantzia puntu bat bazuen txistua jotzeko grinak, badirudi hori aldatzen ari dela».
Ekonomikoki Doinuaren kontuak «osasuntsuak» dira gaur-gaurkoz. Jabetza guraso elkarte batena da, hain zuzen guraso talde batek bultzatuta sortu baitzuten 1979an. «Jabetzak finantziazioan eragin handia dauka, erakundeek bestelako tratamendua ematen digute. Epe laburrean ez da aldaketarik egongo, baina luzean jabetzan edo finantziazioan aldaketak egongo dira; akaso guk ez ditugu ikusiko».
Egoitza berria
Aspaldian ari ziren Doinuakoak egoitza berri bila Saturnino Telleriako eskolan muga bat baino gehiago dutelako, hala nola, zaratak bizilagunei egin ahal dien enbarazua, «honezkero, zarata dela-eta perkusioko ikasleek saioak plazako lokaletan egiten dituzte».
Orain hamabost egun musika eskolaren egoitza berriaren lanak ikustera joan zen Agirre-Etxeberrira, Patrizio Etxeberriarena izandakoa, eta «oso aurreratuta» daudela dio. Kantina izango du eta orain egokitzen ari dira: igogailua jartzen eta irisgarritasuna bermatzen, besteak beste. Iraileko aldaketa nola egin zehazteko batzorde bat eratuko dutela aurreratu du Madinak.