Bertako merkataritzaren alde eta aparkalekuaren kontrako sinadura bilketa
Sinadurak Legazpiko 20tik gora saltokitan nahiz tabernatan eman daitezke. Bi aste barru agerraldia egingo dute sinadura bilketaren emaitza eta hurrengo pausoen berri ematekoMerkatarien ekimen bat da, baina ez bakarrik merkatariena. Plataforma bat sortu...
Sinadurak Legazpiko 20tik gora saltokitan nahiz tabernatan eman daitezke. Bi aste barru agerraldia egingo dute sinadura bilketaren emaitza eta hurrengo pausoen berri emateko
Merkatarien ekimen bat da, baina ez bakarrik merkatariena. Plataforma bat sortu dute. Egunotan bertako merkataritzaren alde eta Latxartegirako lur azpiko aparkalekuaren zein supermerkatuaren proiektuaren kontrako sinadura bilketa bat martxan dago Legazpin. Poston- tzietan sinadura orriak banatzen ari dira. Hamabost bat egun barru bilketaren emaitzak eta hurrengo pausoak ezagutzera emango dituzte.EAJren udal gobernuak Latxartegin lur azpiko aparkalekua eraiki nahi duela diote, eta «obra finantzatzeko 2,5 milioi euro lur eremu hori komertzio enpresa bati» utziko diola. «Alkatea pozik agertu da eta aparkalekua dohainik izateko zortea izango dugula argudiatu du», azaldu dutenez.
Proiektua geratzea nahi dute plataformakoek eta horretarako arrazoiak eman dituzte. Diotenez, Legazpin mugikortasun iraunkor baten aldeko apustua «argia» da eta aparkalekua egiteak «betiko baldintzatuko luke Legazpiko mugikortasun-eredua». Mugikortasun Plana eguneratzea eskatzen dute.
Segurtasun arazoak eta istripu arriskuak sortuko dituen proiektutzat jo dute Latxartegikoa, «kutsadura eta istripuak izateko arrisku handiagoa ekarriko du herriaren erdigunera». Merkataritza dagoeneko «ahul» dagoela eta, merkatariei Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia agindu zaien arren, «Latxartegiko proiektua gauzatzeko erabakia plan hori garatu eta ondorioak aztertu aurretik hartu da», diote.
Proiektua geratzea
Plataformako kideek mugikortasuna, hirigintza, merkataritza txikia, segurtasuna, zarata eta kutsadura arazo bihurtu ditzakeen proiektutzat dute Latxartegikoa eta, horrenbestez, Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia eta Mugikortasun Plan berria burutu arte proiektua geratzea eskatu dute eta geratzeko ari dira sinadurak biltzen.
Legazpi «bizitza» izango duen herria izatea nahi dute, egungo haurrei aukerak eskainiko dizkien herria eta merkataritza txikia babestuko duena.