Ortzadarra Txindoki gainean
“Eguzkie eta ebie, erromako zubie” dio esaera zahar batek. Astearte iluntzean, euria egin ondoren, ortzadar ikusgarria atera zen Goierri gaineko zeruan. Irudi askotarako eman zuen, eta Carlos Mediavilla argazkilariak ere, momentua aprobetxatu zuen, argazki ikusgarri hauek lortzeko. Besteak beste, Txindoki gainean ikus daiteke ortzadarra; Aizkorri parean berriz, laino beltz ikusgarriak hartu zituen.