Tobera musika eskolako ikasleak, puntaren puntan dabiltza
Tobera musika eskolako ikas-leek gogoz ekin diote 2017ari: Erregeen kabalgatan, Otatza sagardotegiaren txotx denboraldiaren irekieran, ETBren Gailurra Xtrem saioan, Santa Ageda bezperako eskean eta Andoaingo piano lehiaketa entzutetsuan parte hartu dut...
ETBko Gailurra Xtrem saioari dagokionez, Ibon Gaztañazpi eta Irati Andak aurkeztuko dute. Mendiko probak izango dira saioaren ardatza eta urtarrilaren 30ean Zegama-Aizkorri mendi maratoiari buruzkoa grabatu zuten. Grabazioan Toberako ikasleek parte hartu zuten.
Otsailaren 4ean eta 5ean, berriz, Andoaingo piano lehiaketan parte hartu zuten. 800 piano ikaslek parte hartu zuten eta horietatik hamaika Toberakoak ziren: Segurako Nahia Urruzola, Uxue Areizaga, Ekai Azurmendi, Oier Niño, Laia Apaolaza eta Maddi Oiarbide eta Zegamako Unai Mendizabal, Andrei Filipi, Nahia Lizarribar, Irati Goiburu eta Irati Arizkorreta.
Urteurrena eta batzarra
Bestalde, Tobera 30. ikasturtea betetzen ari da eta ikasturte amaieran urteurrena ospatzeko asmoa du. Horretarako, gurasoei eta ikasleei proposamenak eskatu dizkie. Bukatzeko, hilaren 21ean gurasoen batzar orokorra egingo dute Zegamako Jabier Otaegi kultur etxean. Bilera 19:30ean hasiko da.