Hitzarmenaren negoziazioak «blokeatuta» jarraitzen du Jaso Industrialen
Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langile batzordeak egindako azkeneko saiakerek «fruiturik» ez dutela izan ikusirik, Adegira jo dute. Patronaletik «hitz politak» entzuten dituztela salatu dute langileek: «zuzendaritzak eta langileek elkarreki...
Jasoko zuzendaritza «aho handiz esaten dituzten hitz horietatik oso urrun» dagoela nabarmendu dute. Zuzendaritzak «langileek eskatutakoa, bitartekariek proposatutakoa ezta bere nagusiek diotena ere» ez duela haintzat hartzen salatu dute. Horregatik, greba partzial mugagabean jarraituko dute.