Testamentuez eta herentziez hitzaldia egingo dute Zaldibian
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak testamentuei eta herentziei buruz hitzaldia antolatu du. Arantxa Intsaustik emango ditu azalpenak, Gipuzkoako jubilatu elkarteen lege aholkulariak. Bihar da, Karreanen, bazkalondoan. Gai zehatz kontsultatu nahi...
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak testamentuei eta herentziei buruz hitzaldia antolatu du. Arantxa Intsaustik emango ditu azalpenak, Gipuzkoako jubilatu elkarteen lege aholkulariak. Bihar da, Karreanen, bazkalondoan. Gai zehatz kontsultatu nahi dionak, aurretik edo ondoren, izena eman behar du aurrez. Hitzaldia irekia da.