Ataungo inauteria antolatzeko bilera egingo dute bihar
ATAUN // Udalaren Parte-Hartze Sustapen Zerbitzuak inauteria ospatzeko deia egin du, Ataunen. 11 urtetik 15era arteko haurrek talde jolasak, mozorro desfilea eta dantzaldia izango dituzte. Prestatzeko bilera bihar 17:00etan da, kalostran.