Gaur herri arteko lehian sartuko dira Goierri garaiko bertsolariak
Gaur Urretxuko Gaztelekuan bertako Si mimimi sol taldea Lasarte-Oriako taldearekin neurtuko da. Bihar Legazpiko Lekanazpin bertako Bertso Olariek debuta egingo duteBederatzi ekitaldi izango ditu asteburuan Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketak....
Gaur Urretxuko Gaztelekuan bertako Si mimimi sol taldea Lasarte-Oriako taldearekin neurtuko da. Bihar Legazpiko Lekanazpin bertako Bertso Olariek debuta egingo dute
Bederatzi ekitaldi izango ditu asteburuan Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketak. Horietatik bi Goierri garaian izango dira. Gaur, 23:00etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako bertsolariek osatutako Si Mi Mi Mi Sol taldeak indarrak neurtuko ditu Lasarteko taldearen kontra. Bihar Legazpiko Lekanazpi elkartean bertso afari giroan lehian izango dira Legazpiko Bertso Olariak Azpeitiko Erniarraitz 1 taldearekin.Urretxun eta Zumarragan bi talde sortu dituzte. Si mimimi sol taldeko kideak Gorka Azkarate, Maialen Akizu, Mikel Iturriotz, Uxue Fernandez (bertsolariak), Gorka Ojanguren (ordezkaria), Sara Bidarte (gai jar- tzailea) eta Asier Oliveira (epailea) dira. Hurrengo hitzordua otsailaren 24an izango dute Aian, bertako taldearen kontra
Beste taldeari Potoxop izena jarri diote. Taldekideak Amaia Iturriotz, Manex Mantxola, Antton Fernandez, Beñat Torres bertsolariak, Gorka Santesteban ordezkaria, Edurne Plazaola gai-jartzailea eta Eli Lasa epailea dira. Hilaren 24an Oiartzunen izango dira eta Zumarragako Amalur elkartean martxoaren 11n kantatuko dute. Saio horiek amaituta, multzo bakoitzeko talderik onenek egingo dute aurrera.
Txapelketaren sintonia
Legazpiarrek taldea osatzeko moduan zirela ikusi, eta Asier Iriondo taldekideak esan duenez, «ez genuen zalantzarik egin, taldea osatu ahal izatea nahikoa erronka izan baita». Taldekideak Julen Agirreburualde, Ane Beloki, Asier Iriondo eta Nerea Elustondo dira, Joxe Arizkorreta koordinatzaile, Nekane Gonzalez jai-jartzaile, Mikel Balerdi eta Eneko Iriondo epaileekin batera.
Txapelketaren sintonia Joxe Arizkorretak sortu du eta herriko musikari zein teknikariekin osatu dute kantua. Iriondok aitortu duenez, «horri esker Legazpin giro eta harreman berriak sortu dira».
1999an egin zen azkenekoz Herriarteko Txapelketa, «orduan Goierri garaian talde bat osatzen saiatu ginen eta ez genuen lortu. Orain, hiru talde sortu dira», dio Iriondok. Aurten, gainera, legazpiarrek Martxoan Bertsoaren 15. ekitaldian parte hartuko dute «aspaldiko partez, bertso mugimenduaren eragina nabaria da».