Herriaren lehen diagnosia lantzen ari da Beasain Lagunkoiako taldea
Beasain Lagunkoia Sustraietatik programa jarri zuen martxan udalak 2015eko abenduan, Matia Fundazioaren eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak bultzatutako ekimena da, eta bere helburu...
Herriaren argazkia, diagnostikoa egitea izan zen lehenengo helburua. Argazki hori egiteko zortzi arlo landu dituzte: etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak eta eraikin publikoak, herritarren parte hartzea, enplegua, errespetua eta inklusioa, informazioa eta komunikazioa, eta osasun eta gizarte zerbitzuak.
200 lagunek baino gehiagok betetako inkesten arabera, herrian ondoen baloratutako ar-loak familia, bizilagunen eta auzotarren arteko harremana, herriko aisialdia eta gizarte eta osasun zerbitzuak izan dira. Baloraziorik baxuena, berriz, etxebizitzak, eta komunikazioak eta informazioak jaso dute.
Arlo horiek guztiak sakonean lantzeko taldea lanean ari da orain. Asmube, Nagusilan, Gueske eta Aranealde jubilatuen elkarteko kideek osatzen dute taldea, eta hileko lehen eta hirugarren astelehenetan elkartzen dira 17:00etatik 18:00etara. Aire libreko espazioen eta eraikin publikoen gaia landu zuten atzo. «Topaketa hauek irekiak daude herriko ongizatea hobetzeko lan egin nahi duen ororentzat».