Idisko baten jaiotza, zuzenean
Aralarko Parketxeak eta Iztueta baserriak antolatuta, bisita gidatua egin zuten joan den igandean. 70 bat lagun elkartu ziren Lazkaomendin, eta Iztueta baserriko bizimodua eta eguneroko lana gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita, ordea, uste baino bereziagoa izan zen askorentzat. Jendea etorri orduko, behi bat umea egiteko puntuan zegoela konturatu ziren. Bertara joandako haurrak eta familiak, isil-isil ikuilura gerturatu eta idisko eder baten jaiotza bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten.