Merkataritza sektoreari diruz lagunduko dio udalak irekiera edo berrikuntza
Merkataritzako eta ostalaritzako saltokiak berritzeko diru laguntza lerro bat sortu du Lazkaoko Udalak, 10.000 eurokoa guztira. 2015-2019 eperako plan estrategikoan, hiru helburu nagusietako bat da herriko ekonomia sustatzearena, eta horren barruan mer...
Lazkaon aurten irekiko dituzten jarduera berrientzat, nahiz lehen lanean ari direnak modernizatzeko da laguntza. Udale-txean eskaera aurkeztu behar da, urte osoan zehar (abenduaren 31ra arte). Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkatari eta ostalari titularrek eska dezakete laguntza.
Negozio berria irekitzeagatik 250 euro, eta lokalak egokitzeagatik justifikatutako gastuen %12 (gehienez 1.000 euro) emango ditu udalak.
Gidabaimena euskaraz
Iazko urtean gidabaimena euskaraz atera duten lazkaotarrei ere kostuaren zati bat finantzatuko die udalak. Denera 1.500 euroko diru laguntza bideratu du. Autoko edo motorreko gidabaimena euskaraz egin zuten 15 herritarrek egin dute eskaria. Bakoitzak 100 euro jasoko du.
«Geroz eta lazkaotar gehiago dira gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen direnak, eta Lazkaoko Udalak bide horretan jarraitu nahi du, hala egiten dutenak sarituta», esan du udalak.