Mila esker lagunok:
Ez da berria momentu zailetan Seaskako hainbat ikastolek bildu duten elkartasuna eta babesa. Oraingoan beste jauzi bat egitera goaz, lizeo orokor, profesional eta teknologikoak 2017-2018 ikasturtean irekiko baititu ateak. Hori gauzatzeko guztion indarr...
Ez da berria momentu zailetan Seaskako hainbat ikastolek bildu duten elkartasuna eta babesa. Oraingoan beste jauzi bat egitera goaz, lizeo orokor, profesional eta teknologikoak 2017-2018 ikasturtean irekiko baititu ateak. Hori gauzatzeko guztion indarra ezinbestekoa da. Herri osoaren indarra behar dugu.
Otsailaren 11n, goizez Tolosan eta arratsaldez Seguran, behar dugun indar horren erakustaldi ederra bizitu genuen. Ez da makala izan bertan antolakuntzan ibili zaretenok eginiko lana eta herritarren sustengua. 3.411 euro bildu ziren, edo nahiago baduzue 3 proiektagailu, 4 ordenagailu, eta 10 mahai.
Hala ere, izan zen zenbakietatik harat doana ere, maitasuna, senidetza, babesa, ilusioa… eta horiek ezin dira zenbakietan neurtu.
Seinale polita litzake gure hizkuntza babesteko elkartasun beharrik ez izatea. Errealitate gordinak aldiz kontrakoa erakusten digu, baina aldi berean domaia bada ere zein ederra den elkartasun hau. Kantuak dioen bezala : «probatu ez duenak, ez daki zer den hau».
Mila esker lagunok, Euskal Herrian euskara berreskuratzeko bidean ikusiko dugu elkar!