Altuna pilotaria eta umeen emanaldia gaur, kultur astean
SEGURA // Segurako Laiotz herri eskolan kultur astea egiten ari dira, eta igandera arte ekitaldi sorta izango dute. Gaur, elkarbizitza tailerrak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek, 10:00etan hasita. 14:30ean berriz, LH 2 eta 3. mailako ikasleek ...
SEGURA // Segurako Laiotz herri eskolan kultur astea egiten ari dira, eta igandera arte ekitaldi sorta izango dute. Gaur, elkarbizitza tailerrak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek, 10:00etan hasita. 14:30ean berriz, LH 2 eta 3. mailako ikasleek Jokin Altuna pilotariaren bisita jasoko dute, solasean aritzeko. 15:30ean, berriz, Haur Hezkuntzako umeen emanaldia izango da, eskolako aretoan. Biha, azkenik, Lehen Hezkuntzakoek egingo dute saioa, 14:45ean.