Auto karabana egin zuten atzo Jasoko langileei babesa emateko
ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek elkartasuna adierazi nahi izan diete Itsasondoko Jasoko langileei. Langile batzordeak dio negozioazioak «blokeatuta» jarraitzen duelaItsasondoko Jaso Industrial enpresako langileek greba partzial mugagabean 50 egun egi...
ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek elkartasuna adierazi nahi izan diete Itsasondoko Jasoko langileei. Langile batzordeak dio negozioazioak «blokeatuta» jarraitzen duela
Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langileek greba partzial mugagabean 50 egun egin zituzten atzo. Hori dela eta, eskualdeko ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariek, langileei elkartasuna» adierazteko, auto karabana egin zuten atzo, Beasaindik hasita Itsasondoko lantegiraino.Beasainen dagoen Bernedoko aparkalekutik 09:30ean atera ziren 30 kotxe inguru eta 50 bat pertsona. Beasaindik, Ordiziara joan dira, handik Itsasondora eta Legorreta aldera ondoren. Bertan, Berostegi auzoan kotxeak utzi eta manifestazioa egin zuten, oinez, Itsasondoko Jaso Industrial enpresaraino.
Enpresaren parean dagoen zelai txiki batean, sindikatuetako ordezkariek manifestazioan eramandako pankarta jarri zuten, «Langileak duintasunez, 50 egun borrokan» leloarekin. Langileak, «pozik» agertu ziren hiru sindikatuetako ordezkariek egindako auto karabanagatik.
«Negoziazioa blokeatuta»
Joan den urteko abenduaren 1ean hasi zuten Itsasondoko Jaso enpresako langileek greba partzial mugagabea, batzarraren %70aren babesarekin, «hitzarmen duin baten alde». 2015. urte amaieratik hitzarmenik gabe daude eta horregatik hasi ziren mobilizazioekin. 16 hilabete daramatzate enpresako zuzendaritzarekin negoziatze, baina langileen batzordeak adierazi bezala «egoerak blokeatuta jarraitzen du». Langileek, beraien aldetik, egoera hori aldatzeko «mugimendu garrantzitsuak» egin dituztela nabarmendu dute. Enpresako zuzendaritzak, «beraien posiziotik mugitu ez» direla salatzen dute.
Langile batzordeak, otsailaren hasieran bilera egin zuen, greban bi hilabete egon ondoren, «egoera baloratzeko». Langileak «indartsu» daudela ikusirik, «zuzendaritzak punturen batean aldaketarik egiten ez badu, greba mugababe partzialean jarraitzeko asmoa» dute.