Goierriko udalek aldundiari dirua itzuli behar diote 2016ko UFFFgatik

Guztira, 23 udalek, iaz jasotako 913.500 euro ordaindu beharko dituzte. UFFFren 2016ko likidazioa aurrekontuarekiko %2 beheratu da. 2017ko diru-saila, are gorago
Itsasondoko_udaletxea

Itsasondoko udaletxe berritua, kanpoaldetik. // Argazkia: Arkaitz Apalategi

Aurreko bi urteetan aldeko saldoa izan ondoren, Goierriko udalek jasotako diru zati bat itzuli egin beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2016ko likidazioak erakunde nagusiaren aldeko saldoa utzi baitu. Diputatuen Kontseiluak otsailaren 14an onartu zuen 2016ko UFFFren likidazioa, 448,6 milioi eurokoa. Udalek iaz jasotako zenbateko osoa (458,2 milioi zen aurrekontua) baino %2,08 gutxiago da hori.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Altzagako udaletxea. // Aimar Maiz

Hala, Gipuzkoako 88 udalek —Ezkio eta Itsaso oraindik aparte hartu gabe daude kontuetan— guztira 9,5 milioi itzuli beharko dizkiote aldundiari. 2017ko UFFFren lehenengo ordainketatik kenduko dio bakoitzari kopurua, ostiralean.

Goierritik 913.501 euro joango dira atzera aldundiarengana. Diputazioak urrian egindako 2016ko UFFFren itxiera aurreikuspena bera baino txikiagoa (-%0,54) izan da, azkenean, iazko diru bilketa.

Aurtengoa, baikorrago

Urrian bertan zehaztu zituen aldundiak udal bakoitzak 2017an jasoko duen zenbatekoa. Guztira, Goierriko 23 udalek 44,6 milioi euro jasoko dute, aurten, lau ordainketatan. 2016ko aurrekontua baino %1,85 gehiago da hori (814.267 euroko hazkundea), eta berez —likidazioaren ondoren geratu dena— iazko UFFFtik jaso duten kopurua baino %4 gehiago (1,7 milioiko hazkundea). Ikuskizun dago, ordea, 2017an ere betetzen diren zerga bilketa kalkuluak.

taula

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend