Zaldibiako Zubi-Buru elkarteak herrikoiago egingo du mus lehia
Martxoaren 4an izango da Zaldibiako Zubi-Buru elkarteak antolatzen duen mus txapelketa ospetsuaren 42. ekitaldia. Izaera aldaketa nabarmenarekin jokatuko da aurten, ordea. Azken urteetan lehiaketa horrek izan duen norabidea aldatzea erabaki du elkartea...
Hala, liskarrak edo tentsioak saiheste aldera, 42. txapelketari izaera «herrikoiagoa» eman diote. Batetik, saritan jartzen zituzten diruak kendu dituzte. Bestetik, izen-ematea ere askoz merkeagoa izango da: bikotearena 40 eurotik 15era jaitsi dute.
Urtero, Ordiziako Argi-Berriko txapelketaren atzetik izan ohi da Zubi-Burukoa. Beasaingo Arranokoarekin eta Lazkaoko Moskorrakekin batera, Goierriko jendetsuenetakoa izan ohi da Zaldibiakoa ere, tradizioz.
Martxoaren 4an, 16:30ean hasiko da jokoa. Lehenengo zortzi bikoteentzat jarri dituzte sariak, otorduak edo janariak beti ere; txapeldunentzat txapelak eta asteburuko egonaldia ere bai.