Aizkorri taldekoak Uzturrera joango dira eskola umeekin
KIROLA // Igandean eskolarteko umeekin irteera egingo dute Aizkorriko mendi elkartekoek: Tolosan inauteriak direla aprobetxatuz, Uzturre mendira igoko dira. 08:00etako trena hartuko dute mendizaleek; bakoitzak bere txartela erosi beharko du. Irteeran p...
KIROLA // Igandean eskolarteko umeekin irteera egingo dute Aizkorriko mendi elkartekoek: Tolosan inauteriak direla aprobetxatuz, Uzturre mendira igoko dira. 08:00etako trena hartuko dute mendizaleek; bakoitzak bere txartela erosi beharko du. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute bihar, elkartean 19:00etatik 20:00etara bitartean.