Fitosanitarioen beste ikastaro bat egin ahalko da Lazkaon
LAZKAO // Baratzean produktu kimikoak erabili ahal izateko, baimen fitosanitarioa atera beharra dago. Horretarako ikastaro bat antolatu du Lazkaoko Udalak. Martxoaren 20tik 24ra da, egunero 15:00etatik 20:00etara, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. 40 eu...
LAZKAO // Baratzean produktu kimikoak erabili ahal izateko, baimen fitosanitarioa atera beharra dago. Horretarako ikastaro bat antolatu du Lazkaoko Udalak. Martxoaren 20tik 24ra da, egunero 15:00etatik 20:00etara, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. 40 euro da kuota. Izena udaletxean eman behar da, martxoaren 10erako.