Lemniskatak 'Goierrik, Know How' zikloarekin ospatuko du 5. urteurrena
Ostiralean 'Indar. 75 urte. Etorkizuneko sustraiak' liburua aurkeztuko dute. CAFen 100. urteurrenaren harira liburu aurkezpena, erakusketa eta Arizkorretaren hitzaldia dituzteGoierriko zientzia sare herrikoiaren elkarteak, Lemniskatak, bost urte bete d...
Ostiralean ‘Indar. 75 urte. Etorkizuneko sustraiak’ liburua aurkeztuko dute. CAFen 100. urteurrenaren harira liburu aurkezpena, erakusketa eta Arizkorretaren hitzaldia dituzte
Goierriko zientzia sare herrikoiaren elkarteak, Lemniskatak, bost urte bete ditu, eta ohi bezala, ziklo «oso berezi» batekin ospatuko du, Goierrik, Know How zikloarekin. «Geuk bost urte betetzen ditugu eta benetan inportantea da gure inguruan dauden enpresek urteurrenak dituztela, Indarrek eta CAFek», adierazi du Joe Luis Etxezarretak.Ostiralean hasiko da zikloa, Indarren 75. urteurreneko liburua aurkeztuz. Javier Barajas donostiarrak idatzi du liburua eta bere ondoan izango dira Indarreko, Lemniskatako eta Aranzadiko kideak. Ohi bezala, Igartzako jauregian izango da aurkezpena, 19:00etan.
Martxoaren 3ko eta 10eko hitzaldiak, Igartza Musikarekin eta Asmuberekin elkarlanean antolatutakoak dira: David Azurzarena eta Lorena Rodriguez legorretarrarena.
CAFen 100. urteurrena
CAFek ehungarren urteurrena beteko du martxoaren 4an. Efemeride horren harira, hiru ekitaldi antolatu dituzte Lemniskatakoek. Batetik, martxoaren 24an, Juanjo Olaizola historialariak eta ikertzaileak 100 años de CAF liburua aurkeztuko du udaletxeko batzar aretoan.
Ondoren, Lemniskatak CAFekin eta Eusko Trenekin batera antolatu duen CAF, mende bat burdinbidearen zerbitzura erakusketa aurkeztuko dute. 150 argazkiren bidez, CAFen bilakaera azalduko dute. Argazki horiekin, katalogoa osatu dute eta salgai jarriko dute 3 euroan. Erakusketa Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Azpeitian jarriko dute. «Uda ondoren Goierriko beste herrietan jarri nahiko genuke».
Zikloarekin amaitzeko, martxoaren 31n, CAFeko presidente exekutiboa den Andres Arizkorerretaren hitzaldia antolatu dute, CAFen etorkizunaz hitz egingo du.
Balorazio baikorra
Urteurren borobilak balorazioa egitea ere badakar berarekin. Lemniskatako kideak oso pozik azaldu ziren orain arte egindako lanarekin: «Oso balorazio baikorra egiten dugu. Geuk ere ez genuen espero gauden lekuan egotea. Jendeak ondo erantzun du antolatutako ekintzetan», zehaztu du Etxezarretak. «80 pertsonatik gora ekarri ditugu hitzaldiak ematera eta 5 erakusketa ere antolatu ditugu», gaineratu du. Matematika argazki lehiaketa ere antolatzen dute.
72 bazkide ditu elkarteak, «talde bat ari gara lanean, bakoitza bere lanean, lan korala da Lemniskata».