Animaliak edukitzeari buruzko udal ordenantza onartzeko lehen urratsa
Zakurrak solte ibiltzeko guneak zehaztu dituzte, baita ordu mugak ezarri ere. Zakur arriskutsuen jabeentzako isunak handiagoak izango dira. Behin-behinean onartu duteLegazpin animaliak edukitzeari eta babesteari buruz indarrean dagoen ordenantza 1997ko...
Zakurrak solte ibiltzeko guneak zehaztu dituzte, baita ordu mugak ezarri ere. Zakur arriskutsuen jabeentzako isunak handiagoak izango dira. Behin-behinean onartu dute
Legazpin animaliak edukitzeari eta babesteari buruz indarrean dagoen ordenantza 1997koa da. Alderdi guztiak bat etorri ziren herenegun iluntzeko osoko bilkuran ordenantza berritzeko beharra zegoela esaterakoan. Behin-behinean onartu zuten ordenantza berria non animalien jabeen betebeharrak, eskubideak eta balizko isunak zehazten diren.EAJko Javier Iraetak azaldu zuen ordenantza berriaren nondik norakoa: «Herritartasun batzordetik iritsitako eskaera bati erantzun dio, lanketa egiteko deialdi publikoa egin genuen eta zortzi legazpiarrek parte hartu dute». Ordenantza berriaren helburua da «animalien, izan etxekotutakoak edo ez, edukiera arautzea». Koldobike Olabide alkateak borobildu zuen azalpena: «Gaia ordenatu eta arautu nahi dugu, gure asmoa ez da isunak jartzea; animaliak non, noiz eta nola egon behar diren arautzea baizik».
Ordenantza
Animalien artean, zakurrei dagokienez, arriskutsuak eta arriskurik ez dutenen arteko bereizketa egiten du ordenantzak. Etxekotutako animaliei dagokienez, lotuta joan behar direla ezartzen du. Zakurren aisialdirako egokitutako eremuak honakoak dira: Urtatza-zahar parkea (ordu mugarik gabe), Urtatza Ariztimendi (mugarik gabe), San Inazio 2-4 (mugarik gabe), San Martin 16 (mugarik gabe), Santikutz 20-24 (ordu mugarekin), Aizkorri kalea 17-21 (ordu mugarekin), Bikuña kalea 2 (ordu mugarekin) eta Mirandaola ibaialdea (neguan bakarrik).
Isunak jarriko dituzte, jada jartzen dituztela esan zuen alka-teak, arau-hausteak izanez gero. Ohiko zakurren kasuan isunak 50 eurotik 15.000 eurora doaz; zakur arriskutsuen jabeek isun handiagoak ordaindu beharko dituzte, gehienez 15.000 euro.
Orain ordenantzari alegazioak ipintzeko tartea zabalduko dute behin betiko onartze aldera. Alderdi guztiek ordenantza berriaren alde egin zuten osoko bilkuran, nahiz eta Irabaziko Alberto Bezunartea zinegotziak alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri zuen.