Inausketa ikastaro praktikoa antolatu dute larunbaterako
ZERAIN // Zerainlabek fruta arbolak inausten ikasteko ikastaro praktiko irekia antolatu du. Larunbatean izango da, 09:30etik 13:00etara, Mendarte baserrian. Xabi Akizuk gidatuko du ikastaroa eta hainbat fruta-arbola mota kimatzen ikasteko aukera izango...
ZERAIN // Zerainlabek fruta arbolak inausten ikasteko ikastaro praktiko irekia antolatu du. Larunbatean izango da, 09:30etik 13:00etara, Mendarte baserrian. Xabi Akizuk gidatuko du ikastaroa eta hainbat fruta-arbola mota kimatzen ikasteko aukera izango da. Zerainlabek jakinarazi duenez, irekia da ikastaroa, «interesa duten herriko guztientzako ikastaroa izango da».