Gure Esku Dagoren 'Bidea' dokumentala bihar, Goierriko Hitzaren webgunean
Gure Esku Dagok 2016an Goierrin egindako galdeketaren inguruko Bidea dokumentala egin du. Dagoeneko aurkeztu dute hainbat herritan, baina bihartik aurrera, Goierriko Hitzaren webgunean ere ikusgai izango da. Hainbat komunikabidek batera zabalduko dute ikus-entzunezkoa, astearte gaueko 22:00etan.