Korrikako arropen spota, ikasleen eskutik
Korrikak modelo lanetan jarri ditu Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak. Izan ere, 20. Korrikako arropa salgai dagoela iragartzeko spota grabatu dute.
Korrikaren materiala Beasaingo Herri dendan (San Inazio kalea, 2) egongo da salgai apirilera arte. Ostiraletan (17:00-19:30) eta larunbatetan (10:00-13:00) egongo da zabalik. Martxoan zehar, herriz herri ere izango da arropa erosteko aukera.