Garikoitz Bravo eta Pello Olaberria, Murias taldearen aurkezpenean
Euskadi-Basque Country Murias taldeak 2017ko denboraldiko argazki saioa egin du, eta bertan izan dira taldeko bi txirrindulari goierritarrak: Garikoitz Bravo lazkaotarra eta Pello Olaberria mutiloarra.
Taldea urtarrilean aurkeztu zuten ofizialki, eta otsailean eta martxoan hainbat probatan parte hartu dute. Alentejoko Itzulian, esaterako, aurreneko hamarretan bukatzea lortu zuen Bravok, eta Murtziako eta Andaluziako itzulietan ere lan ona egin zuen. Taldeari buruzko informazio gehiago aurki daiteke Muriasen webgunean.