Kalistenia kirol gune berria martxan da Igartzako eremuan
Adin eta neurri guztietara egokitutako kirol gune berria jarri du Beasaingo Udalak, Igartzako kirol eremuan. Kalistenia izena jarri diote gune berriari, eta Igartza auzoko skate parkearen ondoan dago kokatuta. Instalakuntza horiekin, «kirola eta bide ...
Kalistenia izena, grezierako kallos (edertasuna) eta sthenos (indarra) hitzetatik dator. Zirkuitu modura antolatutako ariketa sistema bat da. «Gihar multzoen mugimenduan eta gorputzaren kontrolean oinarritzen da, makina edo tresna gabe, hau da, gorputzaren pisuarekin entrenatzen da». Indarra hartzeaz gain, malgutasuna eta gaitasun aerobikoa hobetzea bilatzen du.
Kalisteniako kirol gune berria egiteko, 6.026 euroko aurrekontua erabili du udalak.