Olaberriko jubilatuek Galizian oporrak egin ahalko dituzte
OLABERRIA // 65 urtetik gorako olaberritarrentzat sei eguneko oporraldia antolatu du udalak. Maiatzaren 8tik 13ra izango da. O Grove, Toja, Pontevedra, Cambados, Vigo, Compostela... bisitatuko dituzte. Jubilatuek 250 euro ordaindu behar dute, pentsiodu...
OLABERRIA // 65 urtetik gorako olaberritarrentzat sei eguneko oporraldia antolatu du udalak. Maiatzaren 8tik 13ra izango da. O Grove, Toja, Pontevedra, Cambados, Vigo, Compostela… bisitatuko dituzte. Jubilatuek 250 euro ordaindu behar dute, pentsiodunek 300 euro. Bakarkako logela nahi duenak 113 euro gehiago pagatuko du. Izena martxoaren 31rako eman behar da, udaletxean (943 88 14 34). Autobuseko eserlekuen zozketa apirilaren 25ean 12:00etan egingo dute, jendaurrekoa.