Ihurreko eskoletan 9 etxebizitza egingo dituzte, prezio tasatuan
Olaberriko Udalak familiabakarreko bederatzi etxebizitza egokitu nahi ditu Ihurreko eskola zaharretan. Hutsik daude gaur egun, eta irtenbide bat emateko, aspaldiko asmo bat bideratu nahi du orain. Etxebizitzek «aurrezpen energetiko eta ekologia kutsu ...
Dagokeen interesa neurtuko du udalak, zabaldu dituen esku-orrien bidez. Erregistro bat sortuko du, interesatuek izena emanda. «Izen-emateak ez dakar inongo konpromisorik, ez obligaziorik. Herritarrek etxebizitzetan izan lezaketen interesa jakin nahi da bakarrik», azaldu du udalak.
Izena ekainaren 23ra arte eman liteke, udaletxean (astelehenetik ostiralera, 08:00-14:30), telefonoz (943 88 14 34) edo idatzita (udala@olaberria.eus).
Aurre-proiektuaren arabera, hitzartutako prezioa izango lukete etxebizitzek. Familiabakarrekoak lirateke, behe eta lehen solairuarekin, eta garaje, trasteleku eta baratzearekin. 83 metro koadrotik 86ra bitarteko azalera erabilgarria lukete, ertzetakoak edo erdikoak izan.