Patxi Ezkiagaren liburu aurkezpena eta omenaldia igandean
Patxi Ezkiaga Lasaren Urrutiko lur hauek liburuaren aurkezpena izango da Legorretan, idaz- learen beraren eta Zelai Amenabarro Goikoetxea Legorretako alkate eta hitzaurre egilearen eskutik. Hitzordua igande honetan, martxoaren 19an, izango da, herri an...
Ezkiagak Legorretan oinarrituta idatzi zuen Urrutiko lur hauek liburua, eta herriari oparitu zion ondoren. Legorretako Udalak, hori ikusita, berak hartu du argitaratzeko erantzukizuna. Eta ez hori bakarrik, argitaratu ondoren, herritarrei oparitzeko erabakia ere hartu du.
Liburua jasotzeko txartela
Horretarako, gutun bat banatuko da etxez etxe, eta hor bertan txartel bat jasoko dute herriarrek. Txartel horren truke, liburua jasotzeko aukera egongo da ekitaldia amaitzeratzerakoan eta ekitaldira joan ezin direnek, hurrengo egunetan ere jaso ahal izango dute udaletxean.