‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanarekin “gozatua” hartuta

Urteko antzezlanik arrakastatsuena izan den Francoren bilobari gutuna obrarako sarrerak zozkatu zituen Goierriko Hitzak pasa den astean, Harpidedunen Txokoan. Alazne Iturriotz ordiziarra izan da zozketaren irabazlea eta gozatua hartuta atera zen Usurbe antzokitik. Hala azaldu digu berak:

IMG-20170320-WA0002Artedramaren antzezlana ikustea gomendatu diet jada lagunei. Nolako gozatua! Ander Lipus parte deneko antzezlanek badute aparteko zerbait. Apartekoa Francoren bilobari gutuna ere. Txerri handiaren bilobari berari ere gomendatzeko modukoa. Ah! Hark euskara baleki, jakina! Kalitatezko antzerkigintza, euskal herritarren historia gordinen isla, euskaraz eta euskaratik. Bejondeizuela

Alazne Iturriotz (Ordizia)

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend