Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak irabazi dute Goierriko Rallyesprinta
Orain arteko lasterketa parekatuena izan da. Enrique Barrenetxea bigarrenak 10 segundoko zigorra jaso du, eta 98 ehunenera geratu da. Iñigo Alustiza, laugarrenIaz bezalaxe, aurten ere Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola arabarrak izan dira irabazle Goie...
Orain arteko lasterketa parekatuena izan da. Enrique Barrenetxea bigarrenak 10 segundoko zigorra jaso du, eta 98 ehunenera geratu da. Iñigo Alustiza, laugarren
Iaz bezalaxe, aurten ere Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola arabarrak izan dira irabazle Goierriko 4. Rallyesprintean (BMW M3). Larunbat arratsaldean jokatu zen, Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan barrena, 15,9 kilometroko ibilbidean hiru erlojupeko jokatuta.Oso parekatua joan zen lehia garaileen eta Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia bikote bizkaitarraren artean (Mitsubishi Lancer EVO IX). Hainbesteraino, ezen azken sailkapen nagusian 98 ehunenek zehaztu baitute irabazlea. Ba- rrenetxeak, gainera, 10 segundoko denbora-zigorra jaso zuen, azken erlojupekoan 2. chicanea jotzeagatik.
Aurreneko pasaeran Barrenetxeak eta Onandiak markatu zuten denbora onena, Castro-Urkiolari 9 segundo aterata. Bigarrenean arabarrak izan ziren azkarrenak, eta liderrekiko aldea 1,9 segundora txikitu zuten, hirugarrena zirraragarri utziz. Azkenean, nahiz eta denbora onena Barrenetxeak egin, hutsegite batek uxatu zion garaipena.
Goierritar onena Iñigo Alustiza-Eider Urbieta bikotea izan da. Laugarren sailkatu dira (Peugeot 208 R2). 3 klasean, berriz, onenak izan dira. Iker Juez-Mikel Gil urretxuarrek ere proba bikaina osatu dute, Renault Clio txikiarekin 8. eginez.
Motor giroa asteburuan
Eguraldi eguzkitsua lagun, ikusle asko sartu zen rallyesprinteko zirkuitura. Ateratako diru-etekina Aspanogi elkartearentzat bideratuko du Ikullu Racing talde antolatzaileak.
Denera 61 autok parte hartu zuten: 54 abiadura proba nagusian, eta 7 erregulartasun sport motan (klasikoak). Maila nagusian, 26 autok bukatu zuten karrera, eta 25ek utzi zuten.
Parke itxia Lazkaoko plazan izan zen. Larunbat goizean, auto klasikoen erakusketa egin zen, baita karaokea ere haurrentzat.