Ezkiagaren liburua aurkeztu, eta omenaldia egin diote Legorretan
Patxi Ezkiaga Lasaren Urrutiko lur hauek liburuaren aurkezpena egin zuten igandean, Legorretan. Ezkiagak Legorretan oinarrituta idatzi zuen liburua, eta herriari oparitu zion ondoren. Arrazoi horregatik, aurkezpenaz gain, Udalak, herriko talde eragilee...
Ezkiagak liburuaren aurkezpena egin ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu zioten. Ondoren, eskola umeek kantuan agertzen ziren bideo bat jarri zuten. Jarraian, herriko eragile taldeetako kideek, poema bana irakurri zioten. Irati eta Ekaitz Goikoetxea anai-arrebek ere ahozko kontaketak egin zizkioten.
Gainera, Legorreta Ordiziatik bereizi zeneko 400. urteurrena bete zeneko ereserkia abestu eta dantzatu zuten Elekun abesbatzakoek eta Irritzi alai dantza taldekoek. Ereserkiaren letra Ezkiagak idatzi zuen.
Jarraian, legorretaren ize-nean, Ekaitz Goikoetxeak idatzitako bertso bat oparitu zioten, egurretan tailatuta. Amaitzeko, abesbatzak Agur zaharra kantua eskaini zion Ezkiagari.