Laburbira zikloko zortzi film labur ikusi ahalko dira gaur Lazkaon
Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira film laburren zirkuituaren hamalaugarren edizioa martxan du. Lehenengo emanaldia martxoaren 3an Azpeitian egin zuten eta hainbat hiri eta herritatik pasa ostean, orain Lazkaoren txanda da. Goierriko emanaldi bakarra L...
Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira film laburren zirkuituaren hamalaugarren edizioa martxan du. Lehenengo emanaldia martxoaren 3an Azpeitian egin zuten eta hainbat hiri eta herritatik pasa ostean, orain Lazkaoren txanda da. Goierriko emanaldi bakarra Lazkaokoa izango da. Laburbiraren azkeneko emanaldia, berriz, Sestaon (Bizkaia) izango da, hilaren 23an.
Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberastea du helburu.
Zortzi film labur
Ordubeteko emanaldia izango da gutxi gora behera eta zortzi film labur ikusi ahal izango dira:
Azken saskia (Oier Fuentes)
Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
Ihesa (Alejandro Diaz Castaño)
Elemankarrak (Ibon Iza)
Jalgi (Eki Pagoaga)
280º (UDA films)
Hileta (Kepa Sojo)
Lan horietaz aparte, lehiaketako spot onenak ere ikusi ahal izango dira. Film laburren sinopsiak topagunea.eus web atarian zintzilikatu dituzte.
Lazkaoko Areria kulturgu-nean izango da emanaldia, 21:15ean eta sarrerak bi euro balio ditu. Herritar guztiak gonbidatuta daude Laburbira film laburren emanaldira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.