Lazkaon Emakumea eta kirola solasaldi irekia antolatu dute, ostiralerako. Martxoaren 8aren bueltan, hilabete osora zabaldutako egitarauaren barruko hitzaldia izango da. Arerian izango da, larunbatean 18:00etan.Zazpi emakumezko kirolari gonbidatu dituzt...
Lazkaon
Emakumea eta kirola solasaldi irekia antolatu dute, ostiralerako. Martxoaren 8aren bueltan, hilabete osora zabaldutako egitarauaren barruko hitzaldia izango da. Arerian izango da, larunbatean 18:00etan.
Zazpi emakumezko kirolari gonbidatu dituzte, eta neskek osatutako talde bat. Ane Muruamendiaraz aurkezle eta gidari dela, emakumezkoen kirolari buruzko testigantza emango dute, lehen pertsonatik.
Atletismoa, futbola, errugbia, gimnastika…
Honako kirolariek parte hartuko dute, gehienak lazkaotarrak: Enara Cacho errugbilaria, Uxue Garmendia futbolaria, Itsaso Estala atleta, Naroa Arrieta korrikalaria, Alazne Furundarena atleta, Maite Murgia txirrindularia, Oihane Mendia gimnastikalaria, eta Goierri Gorri futbol taldeko ordezkaritza bat.