Legazpiko Juan Kruz ile apaindegian erakusketa jarri du Marotok (Urretxu, 1975). Formatu handiko zazpi margolan egongo dira ikusgai martxoa eta apirila bitartean.Zein da margolan hauen ezaugarri nagusia?Formatu handiko zazpi lan dira, zeinak zuzeneko e...
Legazpiko Juan Kruz ile apaindegian erakusketa jarri du Josu Maroto marrazkilariak (Urretxu, 1975). Formatu handiko zazpi margolan egongo dira ikusgai martxoa eta apirila bitartean.
Zein da margolan hauen ezaugarri nagusia?
Formatu handiko zazpi lan dira, zeinak zuzeneko emanaldietan margotu ditudan, musikarekin eta olerkiekin lagunduta.
Misterioari dario ikuskizu-nean parte hartu nuen Andoni Salamero poetarekin eta Jon Goenaga nahiz Pello Ramirez musikariekin. Emanaldi hartan dantza irudikatu nuen mihise gainean.
Gernika ikuskizunean aritu nintzen Gorka Hermosa, Eñaut Elorrieta eta Kaabestri Ensemble taldearekin. Siriako errefuxiatuen egoeraren harira haur baten begirada margotu nuen.
Zu zeu olerkari ikuskizunean ere parte hartu nuen berriro Salamero eta Goenagarekin; han ere zuzenean margotu nuen. Ikusgai jarri ditudan lan guztiak ordubetean eginda daude, sentipen handiz margotutakoak dira.
Zergatik ile apaindegian?
Erakusketa honetara bildu ditudan lanak inoiz elkarrekin erakutsi gabe nengoen. Orain hiru urte egindakoak dira. Juan Kruzen ile apaindegian sei erakusketa egiten dituzte urteko. Gorka Salmeronek komisario lanak egiten ditu eta berak deitu zidan. Erakusketa egin nahi nuen galdetu, eta baiezkoa eman nion zalantzarik gabe.
Ez ohiko erakusketa aretoa da.
Bai. Oso ondo pentsatua dago, izan ere ile mozketa batek irauten duen tartean berritzen dute erakusketa eta bezeroek erakusketa berria ikusi dezakete berriro ilea moztera doazenean.
Gainera, ilea mozten dieten bitartean ormara begiratzean nahiz ispilura begiratzean ere, artelanak ikusi ditzakete. Ideia itzela da artea sozializatzeko.
Zer daukazu orain esku ar-tean?
Zumarragako Irrintzi dantza taldearen eta Antxiñako Ama txistulari taldearen 50. urtemugaren harira Antxiñe Mendizabalekin elkarlanean liburu bat ilustratzen ari naiz: Mendizabalek ipuina idatzi du talde hauen historiaren harira. Apirilean prest egongo da.
Gorka Hermosarekin eta Jon Maiarekin
ELE Lauaxeta eta Lorca diskoaren liburuxka diseinatzen ari naiz. Urretxuko kultur etxean margolaritza tailerrak antolatzen ditut eta egunero trenean margotzen dut, koadernoa beti dut bidelagun.