Gabiriako taberna batean lapurtzen ari ondoren, lau atxilotu
GABIRIA // Ertzaintzak 19, 20, 21 eta 36 urteko lau gizonezko atxilotu zituen astelehen goizaldean, 01:15a aldera, Ormaiztegin. Lehentxeago, Gabiriako taberna batean lapurreta egin nahian ikusi zituen bizilagun batek, eta kotxean joan zirela abisu eman...
GABIRIA // Ertzaintzak 19, 20, 21 eta 36 urteko lau gizonezko atxilotu zituen astelehen goizaldean, 01:15a aldera, Ormaiztegin. Lehentxeago, Gabiriako taberna batean lapurreta egin nahian ikusi zituen bizilagun batek, eta kotxean joan zirela abisu eman zuen. Gi-2632 errepidean gerarazi zituzten ertzainek, Ormaiztegirantz zihoazela. Tabernako leiho bat hautsi zuten.