Beasaingo Institutuko Antzerki Tailerreko taldeak urteroko emanaldia egingo du ostiralean 19:00etan, Usurbe antzokian. Federico Garcia Lorcaren Bernarda Albaren etxea taularatuko dute, Rosa Rojok egokitua eta zuzendua, eta Fernando Mendizabalek euskar...
Beasaingo Institutuko Antzerki Tailerreko taldeak urteroko emanaldia egingo du ostiralean 19:00etan, Usurbe antzokian. Federico Garcia Lorcaren
Bernarda Albaren etxea taularatuko dute, Rosa Rojok egokitua eta zuzendua, eta Fernando Mendizabalek euskaratua.
Josune Azurmendi neskamea eta amona Josefa izango da, Maialen De Carlos
Bernarda, Itziar Etxaniz
Martirio, Maria Redondo
Adela eta Lierni Ricon
Poncia eta
Angustias. Laguntzaileak ere izan dituzte antzezlana prestatzeko: Maria Andueza, Beñat Mujika, Alicia Valiña, Eneko Pizarro, Urrup Antzerki taldea eta Santi Redondo.
Bernarda Albaren etxea Garcia Lorcak idatzitako azken antzezlana da, 1936 gerra hasi aurreko hilabete bat lehenago. 60 urterekin bigarren aldiz alargundu ondoren, hurrengo 8 urteetan goitik behera doluz jantzita bizitzea erabakitzen du. Funtsean Garcia Lorcaren antzezlan horretan bi ideologia desberdinen arteko borroka gertatzen da: Bernardak erakusten duen ikuspegi autoritarioa eta Adela eta amona Josefaren askatasuna.